Zer da gaubeltza?

Beldurrak piztu, Iluntasuna Bizi!

Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Eta zuek, zer ospatzen duzue? 

Egunerokoarekin hautsi eta bestelako bizipenak izateko aukera eskaintzen digute jaiek. Elkarrekin ospatuta, gainera, kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua dira, komunitatea sortzekoa. Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, berreskuratzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean akuilu izan nahi du Taupak: Gau Beltza edo Arimen Gaua bezala ezagun egiten ari den jaia hain zuzen.

Itzalitako Kalabazen Berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, dagoeneko erritual hauen berreskurapen edo berrasmatzean hasiak diren herrietako esperientziak jaso ditugu horretarako.

Antolatzaile zein hartzaile izan direnekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta guztien artean adostutako oinarri partekatu batekin osatu dugu eskuartean duzuen tresna proposamena: Gau Beltza antolatzeko baliabide kutxa.

Tresna eta gonbidapena da aldi berean: bakoitzaren errealitatetik abiatuz, oinarri partekatua izango duten Gau Beltzak herriz herri antolatzeko gonbidapena. Kutxa zabaldu, irakurri, ukitu, ordenatu, baztertu, gehitu… 

Mila esker prozesu honetan bidelagun izan zareten guztiei. Itzalitako kalabazak piztera goaz!

Gau Beltza

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.