Prest daude 10–12 urteko gazteentzako unitate didaktikoak! Jardueren bidez, ikasleek Gau Beltza hobeto ezagutzeko aukera izango dute, eta ospakizunean eragile aktibo bihurtzeko jarduerak ere aurkituko dituzue.
Gau Beltzaren kondaira Euskal Herri osoko herri eta auzoetara iritsi dadin nahi dugu eta bakoitzak bere egin dezala hau.
Nola ekarri kondaira tokian tokira?
Gau Beltzean beldurrezko filmen maratoi bat egin nahi duzula? Etxekoekin, lagunekin, bizilagunekin, eskolakoekin batera istorio izugarriak elkarri kontatuz aritu nahi duzue? Barruan darabiltzazuen beldur horiek uxatu nahi dituzue? Hil zaizkizuen lagunak, maite dituzuen horiekin elkartu nahi duzue?
Katalogo beldurgarrian aukera pila bat dituzue: filmak, liburuak, antzerkiak, hitzaldiak… denak beldurrezkoak eta euskaraz. Gau Beltza nahieran eta, batez ere, iluntasunaren eta beldurren bueltan pasatzeko izugarriak!!